2016/12/13

Iparraldeko ligako 1. fasearen azkeneko partiduak

 
Joan dan asteburuan, Hernani Rugby taldeko azpi-14 taldeak Iparraldeko Ligako 3. jardunaldia jokatu du, Baionan, Aviron Bayonnen zelaian.

Bi partida jokatu dituzte, partida polita eta borrokatuak eta biak Hernaniarren alde joan direnak.

Lehena, Aviron  5 - 31 Hernani , eta ondoren Hernani 38 - 17 Donapaleu.

Partida horiekin, lehen fasea bukatzen da eta emaitza bikainekin, Hernaniarrentzako; sei partida jokatu eta seiak irabazi baitituzte. Hendaia eta Ustaritz bezelako taldeei irabazi diete eta Hernaniarrek maila bikaina dutela erakutsi dute liga horretan jokatzeko.

Liga honetako 2. fasea Eguberriak pasa eta gero izango da.