2014/12/31

Urte Berri On 2015


2014/12/28

Harrobiko jokalariak Euskal Selekzioarekin

Astelehenean hernaniarrak hirugarren entrenamendua burutuko dute Arrasaten Euskal Selekzioarekin. Entrenamendu saioa goizeko 10etan hasiko da.
16 URTE AZPIKOAK
UNAI MACICIOR 1.Lerroa
JON BRAVO 3. Lerroa
ENEKO SEMPER 3. Lerroa
JULEN GONZALEZ Uztartze erdia
XUBAN ITURRIOZ Zabaltzailea
BEÑAT ARIZETA Erdilaria/Hegala
EVANDER AGUERO Hegala
JULEN BELDARRAIN Hegala/Atzelaria


18 URTE AZPIKOAK
IKER CARBAJO
ARITZ MUÑOA
AITOR LUCAS
MARTXEL ARAMENDI
KEPA MIJANGOS
ANARTZ ELOSEGI

2014/12/21

Euskal Txapelketa 9.Jardunaldia

S16 Taldeak Iruña ondoko ARAZURIN jokatu du Berokizelaia Zelaian.

Emaitza:LA UNICA 17-33(b) HERNANI

Partidu oso gogorra jokatu dute bi taldeek. La Unica bere zelaian Hernanik baino erosoago jokatu du; hala ere, kiroltasun osoz jokatu dute partidua.

S18 Taldeak Irungo PLAIAUNDI zelaian jokatu du eta 0-38 emaitza lortu IRUN-BAZTAN taldearen aurka

2014/12/15

S12 eta S10EN GIPUZKOAKO 4.TOPAKETA

Joan dan asteburuan Eibarren Gipuzkoako rugby eskolen 4gn topaketak izan dira 12-Azpi  eta 10-Azpi  kategorietan.

Bertan Hernanik,Gaztedi, Ordizi, Eibar-Arrasate, eta Riojak parte hartu dute. Nahiko eguraldi otzarekin jolastu dira partidak baina Hernaniarrek partida bikainak jolastu dituzte.
Sub-12 taldeak partida guztiak irabazi ditu eta Sub-10 eko bi taldeek lan ona egin dute.

Hemen argazkiak

Sub-10

Aipatzekoa da Sub-10 kategorian jolasten ari diren neska kopurua, Eibarren bostek jolastu zuten baina entrenatzen 8 neska dabil; neska taldeak ere beraz ba du bere arrobia. 


2014/12/11

Asteburuko partiduak

2014/12/01

Topaketa Aieten Sub10 eta Sub12 taldeek


Aste buru honetan Sub-12 eta Sub-10 Rugby taldeek Aieten izan dituzte partidak. Partido hauek Hernanin jokatzekoak ziran baina derbia zela eta Aieten jokatu dira. Gipuzkoako Rugby eskolen 3. topaketak izan dira. Bertan Bera Bera, Atletiko San Sebastian, Gaztedi eta Hernanik parte hartu dute.

Aipatzekoa da 12-Azpiko taldeak orain arte jokatu dituzten partida guztietan, topaketetan, garaile atera direla.


2014/11/30

Sailkapenak:Emakumezkoak,S16,S18

EUSKAL LIGAN oraingoz Emakumezkoen taldea 4. eta 18 eta 16 urte azpiko taldeak aurrenekoak doaz.
Hobeto ikusteko irudian klik egin.

2014/11/25

Arrasate-Eibar // Hernani S14 eta S16

Azaroak 15ean bi taldeek Eibarreko UNBE zelaian jokatu zuten.
Bi taldeek garaipena lortu zuten.

2014/11/10

12 eta 10 urte azpikoak AIETEN.

 ARGAZKIAK:
Sub-12 eta Sub-10 taldeek Aieten Gipuzkoako Rugbby Eskolen arteko bigarren konzentrazioa izan zuten. Bertan Atletico San Sebastian, Iruñako La Unica, Ordizi eta Hernanik parte artu zuten.

SUB-10-AZPI  taldearen ARGAZKIAK
https://plus.google.com/u/0/photos/107634327314199238207/albums/6079948058641023569

SUB-12-AZPI  taldearen ARGAZKIAK:
https://plus.google.com/u/0/photos/107634327314199238207/albums/6079781634742779345

EuskaL ligako 4.Jardunaldia Lasarten.SUB 16 taldea

ZARAUTZ/BELTZAK-HERNANI SUB16


2014/11/09

2014/10/19

Euskal Ligako 2.jardunaldia Gernikan

Hernaniko 16 urte azpi eta 18 urte azpiko taldeek oso garapen errexak lortu zituzten Gernikako taldeen aurrean.
Hona hemen s16 taldearen partiduko bideoa.

2014/10/16

Eibar-Hernani 1.Zatia - neskak

Asteburuko partiden egutegia

Aste buru honetan elkarteko talde gehienek partidua dute:

2014/10/11

Hernani-Bera Bera partidaren bideoa

Urriaren 11ean jokatutako partiduaren bideoa.
HERNANI- BERA-BERA 16 urte azpiko mailan.

Asteburu honetan hasten da Euskal Herriko liga

Gaur hasi da Euskal Herriko liga Landaren.
Bi taldeen arteko hiru mailetan  jokatu dira partidak.
HERNANI -BERABERA taldeak hain zuzen ere.
S14 mailako taldeak  garaipena lortu du.
S16 mailako taldearen emaitza 5-12 izan da.
S18 mailako taldeak ikuskizun bikaina eskeini du eta erraz lortu du garaipena.

 Argazkia gehiago ikusteko sakatu HEMEN.

14 urte azpiko taldea
 16 urte azpiko taldea
 18 urte azpiko taldea

2014/10/05

Urrian 4ean lagunarteko partidak

 18 urte azpiko taldea Ordizian jokatu zuen garaipena lortuz.

Emaitza: 21-26

Partiduko argazkiak ikusteko HEMEN
16 urte azpiko taldea Landaren aritu zan La Unica (Iruña) taldearen aurka.
Emaitza:40-21

2014/09/30

Umeen aurredenboraldia Hendaian

10 eta 12 urte azpiko taldeek ere aurredenboraldiko partiduak jokatu zituzten joan dan larunbatean (Irailak 27an) Hendaian.

  12 Urte azpiko taldearen Argazkiak HEMEN

10 Urte azpiko taldearen Argazkiak HEMEN



2014/09/28

Ttikienak Baiona-Toulose partiduan

Hernaniko jokalari txikiak, pasilo egitera joan ziren joan dan ostiralean.
Bultza hernani!


2014/09/20

S16 eta S18 taldeak Kanbon(Lapurdi)

Lagunarteko partiduak jokatu dituzte Kanbon bi taldeek. Izugarrizko beroa egin du.

 16 urte azpiko taldea:

 18 urte azpiko taldea:
Emaitzak:
S16 --> 07-21
S18--> 24-15
16 Urte Azpiko Taldearen PARTIDUKO BIDEOA:

2014/08/28

14-15 Denboraldi hasiera

  • SENIOR GIZONEZKOAK  "A" taldea (zehaztear dagoen zerrendaren arabehera) 
    • Uztailaren amaieran indar testak (Ikerrek prestatuko dizkigu egutegia eta txandak).
    • Abuztuaren 1tik aurrera tekniko-taktikoa + fisikoa.
  • SENIOR GIZONEZKOAK  "B" taldea : Abuztuaren 19an, arratsaldeko 19:30etan.
  • SENIOR EMAKUMEZKOAK : Abuztuaren 19an aratsaldeko 18:30etan.
  • KADETEAK (S18; 1997-1998) : Abuztuaren 18an arratsaldeko 18:30etan.
  • KADETE ESKOLARRA (S16; 1999-2000) : Abuztuaren 19an arratsaldeko 18:30etan.
  • INFANTIL ESKOLARRA (S14; 2001-2002) : Irailaren 5ean arratsaldeko 18:30etan.
  • ALEBIN ESKOLARRA (S12; 2003-2004) : Abuztuaren 23ean goizeko 10:00etan
  • BENJAMIN ESKOLARRA (S10; 2005-2006) : Irailaren 5ean arratsaldeko 18:00etan
  • POKEMON ESKOLARRA (S8; 2007-2008) : Irailaren 5ean arratsaldeko 18:00etan
  • AITTITTE POWER: Abuztuaren 28an (edo beraiek erabakitzen duten datan)

2014/07/28

Bi hernaniar Irlandan

Munster taldearekin (Cork herrian) entrenatzera eta, bide batez inglesa ikastera joan dira bi hernaniarrak.
Hiru aste pasa ondoren itzuli dira.

2014/07/19

AMAIA ERBINA GAZTEDIAREN JOKO OLINPIKOETARA

Hernani CREko nesken taldeko Amaia Erbina jokalaria, estatuko selekzioak deitu du Gaztediaren Joko Olinpikoetan parte hartzeko.
Jokalari ordiziarrak estatuko 18 urtez azpiko zazpiko errugbiko selekzioaren deialdia jaso du , abuztuak 17 eta 20 bitartean Nanjingen (Txina) ospatuko den gaztediaren joku olinpikoetan parte hartzeko. Zazpiko errugbia estrainekoz izango da Rion 2016an ospatuko diren joko olinpikoetan , aurretik Nanjingeko esperientzia izango badu ere. Selekzioaren konzentrazioa abuztuaren 5ean hasiko da madrilen eta Euskal Herriko ordezkari bakarra izango da goierritarra.
Merezitako saria, oso gazte zelarik Ordizian errugbian jokatzen hasi eta egun gurean diharduen jokalari gazte eta bikain honentzat.
Zorionak Amaia!!

2014/06/25

2013-14 Denboraldia Sub12

2014/06/16

Denboraldi amaierako jaia

 Ohitura denez, denboraldi amaieran honako urdaiazpikoa eta paella jateko aukera izan zan larunbatean.


HCREko S12, S10 eta S8ko urtekoen ospakizuna izan zan.
Hurrengo astean Arcachonetik bueltan S14koena. Aurtengo denboraldiaren amaiera

2014/06/12

2013-14 Denboraldia amaitu da. Sub 12 Azpiko taldea

Hernani Rugby 12 urteko taldearen urteko laburpena.


Denboraldi honetan  aterarako argazkiekin, urtean zehar rugbyra jolastu duten leku desberdinetako bideoa ikusgai:

2014/06/03

GIPUZKOAKO Selekzioarekin Lasarten (S18)

Ekainaren 7an, Lasarteko Mitxelin zelaian "Jesus Castillo" errugbi entrenatzailearen omenez, Gipuzkoako 18 urte azpiko (97 eta 96an jaiotakoak) selekzioa eta Hendaiako selekzioa elkarren aurka arituko dira.

Hernaniko taldetik honako hauek izan dira deituak:
AITOR LUKAS
AITOR NAVARRO
ANARTZ ELOSEGI
ARITZ MUÑOA
ASIER LOPEZ
JON ANDER PUERTAS
KEPA MIJANGOS
MIKEL PAINO



 

2014/06/01

Haurrugbin bigarrenak

Hamaika taldeen artean, hernaniarrek ( 15-14 urtekoek) bigarren postua lortu dute, finalean 0-19 galduta Boucau Tarnos taldearen aurka. Sailkapena lortzeko aldian bi garaipen eta bi berdinketa lortu dituzte eta finalerdia erraz irabazi dute Bal taldearen aurka. Beraz, galdu duten partidu bakarra finalekoa izan da.

2014/05/31

Kontxako Torneoa


Beste urte batez Larunbat goizean gure klubeko talde gazteenak Kontxako torneoan parte hartu dute.
Bertan lau kategoriko jokalariak aritu dira, Sub-14, Sub-12, Sub-10 eta Pokemonek ere rugby jokoetaz disfrutatu ahal izan dute.
Eguraldi lainotua baina euriak txapelketak iraun duen bitarteak errespetatu du. Guztira 15 rugbi taldeek parte hartu dute. Partidak bukatu direnean, Kontxan ohitura den bezela, jokalari eta teknikoren bat ere tartean derrigorrezko bainua hartu dute Kontxako badian.
Torneoa bukatu ondoren Gipuzkoako ligako sariak banatu dira Sub-14 eta Sub-12 kategorietan. Sub-14 taldeak Gipuzkoako liga irabazi eta trofeo eta dominak izan dituzte denentzat, Sub-12 taldea berriz Gipuzkoako Ligan 2gn sahilkatu dira eta hauek ere trofeo eta dominak izan dituzte denentzat.
SUB14 ARGAZKIAK HEMEN   SUB12 ARGAZKIAK HEMEN
SUB10 ARGAZKIAK HEMEN Txikitxoen ( Pokemonak) ARGAZKIAK HEMEN

2014/05/27

Ordizia eta Beasainen HAURUGBY torneoa

14 eta 15 urteko jokalariak parte hartuko dute torneoa honetan:

2014/05/25

Lagunarteko partiduak: ATSS-Ejea-Hernani

Bera-Bera zelaian, Aieten, lagunarteko partidak jokatu dira Hernani, Atletiko San Sebastian eta Ejea ( Zaragoza) taldeen artean. 16 urte azpikoak, 12 urte azpikoak eta 10 urte azpiko jokalariak izan dira.

14 urte azpikoak Gasteizen Euskal Jokoetan parte hartu dute eta Euskadiko bigarrenak geratu dira Durangoren atzetik.

12 urte azpikoen  ARGAZKIAK
10 urte azpikoen ARGAZKIAK
16 urte azpikoen BiDeOa hemen:
.

Neskak ohorezko B mailako txapeldunak Leonen


HERNANIKO NESKAK OHOREZKO B MAILAKO TXAPELDUN!!
Asteburu honetan ospatu da emakumeen Ohorezko B mailako txapelketako torneoa Leonen eta Hernani izan da txapeldun eta honenbestez, datorren urtean ohorezko mailan aritzeko, Cisnerosen aurka play offa jokatuko duena.
Emaitzak:
Universidad de Sevilla 29-5 Hernani
Bartzelonako Gotics 5-22 Hernani
Albeitar 5-10
CRC 0-19 Hernani

Datorren astean beraz, Cisnerosen aurka (ohorezko mailako azken sailkatua) neurtu beharko ditu indarrak Hernanik, printzipioz zelai neutralean, baina oraingoz toki jakinik gabe. Sekulako balentria hiru urte baino ez dituen talde batentzat.
Zorionak neskak!!! Bultza Hernani!!!

2014/05/24

Garagardo Azoka badatorrela

hona hemen gonbidapena

2014/05/22

Neskak ohorezko mailara igotzeko aukera

 URUMEAKO KRONIKATIK jasota: 
Hernaniko nesken errugbi taldeak ikaragarrizko lana egin du aurten, eta ordainetan, Ohorezko Mailara igotzeko play offak jokatuko dituzte, asteburu honetan hasita. «Esperantza haundirik ez» dutela diote, baina «esperientzia aberasgarria» izango dela ziur daude.
Euskadiko Ligan jokatu dute aurten, beste 5 talderen aurka, eta hernaniarrek bigarren bukatu dute. Lehenengo taldea Getxo izan da, dagoeneko Ohorezko Mailan dagoen taldea.
Asteburu honetan, Leonen ligilla moduko bat jokatuko dute estatuko beste 4 au­tonomiatako taldeen kontra: Gaztela-Leongo Albeitar, Madrilgo Pozue­lo, Kata­luniako Gotics eta Andaluziako Sevilla. Bi partidu larunbatean eta beste bi igandean. Irabazten duenak, hurrengo asteburuan azken partidua jokatu beharko du Oho­rezko Mailan azken postuan gelditu den taldearen aurka: Madrilgo Cisneros.
Hernaniarrek diote «aurtengo denboraldia gogorra» izan dela, «taldeak parekatuta» ibili direlako. Lortutakoarekin pozik, aukera aprobetxatzeko asmoa dute orain. «Ekipo berriak ezagutuko ditugu, eta esperientzia polita izango da».

2014/05/17

CoteBasque-GIPUZKOA selekzioak

Gipuzkoako Errugbi Selekzioak (SUB14,SUB16), Baionan, CoteBasque Selekzioarekin aurrez aurre. Iparraldekoek maila ikaragarria erakutsi dute.

 Argazki gehiago eskuratzeko sakatu HEMEN

2014/05/14

Cote-Basque vs GIPUZKOA

Larunbatean Maiatzak 17an GIPUZKOAKO 14 urte azpiko eta 16 urte azpiko selekzioek BAIONAN jokatuko dute LA FLORIDE zelaian.
14 azpikoen partidua arratsaldeko 15:00etan izango da eta 16 azpikoena berriz hori amaitzean 16:30 etan.

14 urte azpiko selekzioarekin sei Hernaniar arituko dira.
 16 urte azpiko selekzioarekin zortzi Hernaniar arituko dira. 
Talde honetan Roni falta da; joan dan astean, BeraBeraren aurkako partiduan min hartuta baitago.