2013/01/27

Zarautz-HCRE

Asti zelaian jokatutako partidaren emaitza: Zarautz 14- 42 HCRE (14< Infantilak)

2013/01/21

Valladolideko sailkapenak

 Valladoliden jokatu den Neguko torneoan honako sailkapenak lortu dituzte HCRE-ko kideek:
INFANTILAK(16) Txapeldunak
INFANTILAK)14) Laugarrenak
ALEBIÑAK(12) Bederatzigarrenak
BENJAMINAK (10) Hirugarrenak

2013/01/20

Euskadiko selekzioan




Hernaniko errugbilariak nabarmen­tzen ari dira maila eta txapelketa guztietan. Joan den astean, Hernaniko sei errugbilari Alikanten izan ziren, Euskadiko selekzioarekin, Espainiako lurralde arteko txapelketan, eta laugarren postua lortu zuten: Nora Solano, Maialen Aranegi, Julia Casanellas, Naroa Jaca, Marta Tejero eta Ane Puerta (argazkiko ordenean). Valentziari 15-0 irabazi zieten, eta Madrilekin, txapelketako irabazlearekin, 50-0 galdu. Kontsolazio finala 38-10 galdu zuen Euskadik Galiziaren kontra.

2013/01/19

Rugbya horrela da

2013/01/17

2013. Valladoliden "Neguko Torneoa"

Ostiralean 16 urtetik beherako neska-mutilak Valladolideruntz abiatuko dira Landaretik arratsaldeko bostetan. Txapelketa larunbatean burutuko da egun osoz. Txapelketa horretan, Hernani CRE,Portugal,La Calzada, Leon, Marbella, VRAC, Salamanca, Covadonga... taldeak arituko dira. 1200 jokalarik baino gehiagok hartuko dute parte, 18 klub ezberdinetako 102 taldetatik. Hernanitik, benjamin, alebin eta infantilen bi taldeak joango dira hiru koloreko elastikoaren maila erakustera.
Hernaniarrak 3 busetak abiatu dira.

2013/01/16

Beste behin ere Landare urazpian

Berriro ere, joan dan urtean bezela Landare urazpian geratu da Urumea ibaia euriteagatik hazi egin dalako.Negarguria ematen zuen Landare ikusteak. Bi egun pasata ere, piszina zirudien.


animoak altxatzeko  :UR AZPIAN abestia entzungai

2013/01/13

Infantilak (14 azpikoak) Anoetan

Bera-Beraren aurka aritu dira gaur Hernaniko jokalariak. Oporren ondoreko aurreneko partidua izan dute; gureak oraidik oporretan zeudela zirudien (baloi ugari galdu dituzte). Esan behar da ere, gaurko partidarako hiru baja garrantzitsu izan dituztela.
Aurreneko zatia Bera-Berak dominatu du eta bi entseiu lortu  ditu. Bigarren zatian Hernani erasoan gehiago aritu izanagatik entseiu bat lortu du baina Bera Berako jokalariak azkarrago (bixiago) ibili dira eta bi entseiu lortu dituzte.
Partiduko Bideoa:


Argazki Bilduma: