2014/02/26

Oier Laskurain Gojenola selekziorako deitua

..
Oier Laskurain Gojenola, Hernani CREko jokalaria, 16 urtez azpiko estatuko selekzioak deitu du datorren asteburuan egingo duen konzentraziorako.
Konzentrazioa Toledon burutuko da otsailaren 28an hasi eta martxoak 2 arte.





Zorionak Oier!

2014/02/23

Pokemonen estreinaldia Aieten

https://plus.google.com/u/0/photos/107634327314199238207/albums/5983661104537068929
Gaur Gipuzkoako Txapelketako beste jardunaldi bat, gaurkoa Aieten Bera Bera auzoan. Eguraldi bikaina rugbyra jolasteko. 
HIru talde gaur Pokemonak denboraldi guztia entrenatzen eraman eta gero beraien lehen rugby jokoak izan dituzte, batzuentzat denboraldiko lehenak eta gehienentzat lendabizikoa. 

Argazkietan ikusten da zer irribarrean zeukaten bukatu dutenean.ARGAZKIAK IKUSI

2014/02/15

Fraile irlandar batek esana

Fraile irlandar batek esaten zuen

umeak errugbira jokatu behar zutela taldeko sufrimendua eta esfortzua ezagutzeko,
autoritatea errespetatzeko, onarpenean hazteko, isiltasuna baloratzeko, eta batez ere,
bizitzan metro bat irabaztea zenbat kostatzen den ikasteko eta zein errez galtzen den isilik egoten ez jakiteagatik.

Errugbian zenbitetan jokua nahasten baldin bada ere ez dela itxurarik egiten. Epaileari ez zaiola ziririk sartzen.
Errugbian irabazleak pasilloa egiten dio galtzaileari haren esfortzua eskertzeko. Errugbian etxeko taldeak kanpokoari edan eta jatera gonbidatzen du.
Errugbian epaileari ez zaio garrasirik egiten; azken finean ehun urtetik gorako eta gaur egun galtzear dauden balioak errespetatzen dira:
edukazioa, esfortzua (ahalegina), errespetua, isiltasuna, lana, dedikazioa eta batez ere, (H)umiltasuna, hatxez idatzia, errugbyko posteak bezala.



2014/02/11

Iruneko jardunaldia

Aurreko aste buruan Sub-12 eta Sub-10 Hernani Rugby taldeko neska mutilak Irunen jokatu dute Gipuzkoako Txapelketako beste jardunaldi bat.

Sub-12 kategorian 5 partida jolastu zituzten, Bera Bera A, Bera Bera B, Irun, Gaztedi eta Lasarteko Beltzen aurka eta bost partidak irabazi zituzten
Sub-10 kategorian bi talde egin zituzten eta hauek ere partida geienak irabazi zituzten.

https://plus.google.com/u/0/photos/107634327314199238207/albums/5978643403798976033
https://plus.google.com/u/0/photos/107634327314199238207/albums/5978758468481626385
S12-ko ARGAZKIAK S10eko ARGAZKIAK

2014/02/05

Herrialdeetako Selekzioen arteko Lehen Torneoa 2.Jarduna.LEKAROZeko emaitzak


21 urtez azpiko taldea sub'21
NAFARROA 03 GIPUZKOA 10

18 urtez azpiko taldea sub'18
NAFARROA 00 GIPUZKOA 47






Argazkian 18-Azpiko GIPUZKOAKO SELEKZIOAREKIN aritutakoak.








Nafarroa-Gipuzkoa 18 urte azpikoa.

 Oso partida txukuna egin zuten gipuzkoarrek, eta kasik partida osoan agindu zuten; Nafarroak oso gutxitan gainditu zuen zelai erdiko marra. Aipagarria izan zen aurrelarien lana, baloia sarri-sarri izan baitzuten eskuetan, eta jokaldi aipagarriak kateatu zituzten. Nagusi izan ziren joko geldoan, uztartzeetan zein albokoetan. Joko irekian ere primeran moldatu ziren, aurkaria baino azkarrago iritsiz kontaktuetara. Talka, eta, hartu-ta-sartu jokaldi ugari egin zituzten. Aginte horrek aukera polita eman zien hiru laurdenetakoei erasoan sarri-sarri jarduteko, eta horiek ere, konbinaketa dezente lotu zituzten. Guztien artean zortzi entsegu egin zituzten, eta aipagarria izan zen oso baloi gutxi galdu zituztela, berdegunea lokaztuta egon arren.


Nafarroa-Gipuzkoa 21 urte azpikoa.

Askoz orekatuagoa izan zen 21 urte azpikoena. Partidaren hastapenean bai, Gipuzkoa gailendu zen, eta entsegu bat ere egin zuen. Baina, nafarrek gora egin zuten pixkanaka, eta gipuzkoarrek adina aukera sortu zuten entsegua egiteko, baina entsegu lerrora hurbildu arren, defentsa zorrotza egin zuten gipuzkoarrek.
Zati handi batean, boladaka jokatu zuen Gipuzkoak, eta minutu askoan, agintea hartu zuen Nafarroak.

Azkenean, aurreneko jardunaldian bezala, Gipuzkoa gailendu zen, eta bi garaipenekin gara gipuzkoarrok. Hurrengo eta azken jardunaldia Arabaren aurka izango da.
Larunbatekoari dagokionez, aipatu beharra dago oso ongi hartu gintuztela nafarrek, eta hirugarren denbora aparta prestatu zigula Baztan Errugbi taldeak, salda eta makarroi jate oparoa prestatu baitziguten.

 
Hirugarren denbora horren amaieran, oroigarria bat eskaini genien (pergamino antzeko bat).

2014/02/01

Otsailak 1-ko jarduna

INFANTILAK (14AZPI)

16:00 Zarautz/Beltzak “A”     Hernani CRE      LASARTEN

INFANTILAK (16AZPI)

Zarautz/Beltzak “A” Hernani CRE      Atzeratua