2014/05/31

Kontxako Torneoa


Beste urte batez Larunbat goizean gure klubeko talde gazteenak Kontxako torneoan parte hartu dute.
Bertan lau kategoriko jokalariak aritu dira, Sub-14, Sub-12, Sub-10 eta Pokemonek ere rugby jokoetaz disfrutatu ahal izan dute.
Eguraldi lainotua baina euriak txapelketak iraun duen bitarteak errespetatu du. Guztira 15 rugbi taldeek parte hartu dute. Partidak bukatu direnean, Kontxan ohitura den bezela, jokalari eta teknikoren bat ere tartean derrigorrezko bainua hartu dute Kontxako badian.
Torneoa bukatu ondoren Gipuzkoako ligako sariak banatu dira Sub-14 eta Sub-12 kategorietan. Sub-14 taldeak Gipuzkoako liga irabazi eta trofeo eta dominak izan dituzte denentzat, Sub-12 taldea berriz Gipuzkoako Ligan 2gn sahilkatu dira eta hauek ere trofeo eta dominak izan dituzte denentzat.
SUB14 ARGAZKIAK HEMEN   SUB12 ARGAZKIAK HEMEN
SUB10 ARGAZKIAK HEMEN Txikitxoen ( Pokemonak) ARGAZKIAK HEMEN

2014/05/27

Ordizia eta Beasainen HAURUGBY torneoa

14 eta 15 urteko jokalariak parte hartuko dute torneoa honetan:

2014/05/25

Lagunarteko partiduak: ATSS-Ejea-Hernani

Bera-Bera zelaian, Aieten, lagunarteko partidak jokatu dira Hernani, Atletiko San Sebastian eta Ejea ( Zaragoza) taldeen artean. 16 urte azpikoak, 12 urte azpikoak eta 10 urte azpiko jokalariak izan dira.

14 urte azpikoak Gasteizen Euskal Jokoetan parte hartu dute eta Euskadiko bigarrenak geratu dira Durangoren atzetik.

12 urte azpikoen  ARGAZKIAK
10 urte azpikoen ARGAZKIAK
16 urte azpikoen BiDeOa hemen:
.

Neskak ohorezko B mailako txapeldunak Leonen


HERNANIKO NESKAK OHOREZKO B MAILAKO TXAPELDUN!!
Asteburu honetan ospatu da emakumeen Ohorezko B mailako txapelketako torneoa Leonen eta Hernani izan da txapeldun eta honenbestez, datorren urtean ohorezko mailan aritzeko, Cisnerosen aurka play offa jokatuko duena.
Emaitzak:
Universidad de Sevilla 29-5 Hernani
Bartzelonako Gotics 5-22 Hernani
Albeitar 5-10
CRC 0-19 Hernani

Datorren astean beraz, Cisnerosen aurka (ohorezko mailako azken sailkatua) neurtu beharko ditu indarrak Hernanik, printzipioz zelai neutralean, baina oraingoz toki jakinik gabe. Sekulako balentria hiru urte baino ez dituen talde batentzat.
Zorionak neskak!!! Bultza Hernani!!!

2014/05/24

Garagardo Azoka badatorrela

hona hemen gonbidapena

2014/05/22

Neskak ohorezko mailara igotzeko aukera

 URUMEAKO KRONIKATIK jasota: 
Hernaniko nesken errugbi taldeak ikaragarrizko lana egin du aurten, eta ordainetan, Ohorezko Mailara igotzeko play offak jokatuko dituzte, asteburu honetan hasita. «Esperantza haundirik ez» dutela diote, baina «esperientzia aberasgarria» izango dela ziur daude.
Euskadiko Ligan jokatu dute aurten, beste 5 talderen aurka, eta hernaniarrek bigarren bukatu dute. Lehenengo taldea Getxo izan da, dagoeneko Ohorezko Mailan dagoen taldea.
Asteburu honetan, Leonen ligilla moduko bat jokatuko dute estatuko beste 4 au­tonomiatako taldeen kontra: Gaztela-Leongo Albeitar, Madrilgo Pozue­lo, Kata­luniako Gotics eta Andaluziako Sevilla. Bi partidu larunbatean eta beste bi igandean. Irabazten duenak, hurrengo asteburuan azken partidua jokatu beharko du Oho­rezko Mailan azken postuan gelditu den taldearen aurka: Madrilgo Cisneros.
Hernaniarrek diote «aurtengo denboraldia gogorra» izan dela, «taldeak parekatuta» ibili direlako. Lortutakoarekin pozik, aukera aprobetxatzeko asmoa dute orain. «Ekipo berriak ezagutuko ditugu, eta esperientzia polita izango da».

2014/05/17

CoteBasque-GIPUZKOA selekzioak

Gipuzkoako Errugbi Selekzioak (SUB14,SUB16), Baionan, CoteBasque Selekzioarekin aurrez aurre. Iparraldekoek maila ikaragarria erakutsi dute.

 Argazki gehiago eskuratzeko sakatu HEMEN

2014/05/14

Cote-Basque vs GIPUZKOA

Larunbatean Maiatzak 17an GIPUZKOAKO 14 urte azpiko eta 16 urte azpiko selekzioek BAIONAN jokatuko dute LA FLORIDE zelaian.
14 azpikoen partidua arratsaldeko 15:00etan izango da eta 16 azpikoena berriz hori amaitzean 16:30 etan.

14 urte azpiko selekzioarekin sei Hernaniar arituko dira.
 16 urte azpiko selekzioarekin zortzi Hernaniar arituko dira. 
Talde honetan Roni falta da; joan dan astean, BeraBeraren aurkako partiduan min hartuta baitago.

2014/05/13

Gipuzkoako S16 selekzioarekin Baionan

Maiatzaren 17an arratsaldez Gipuzkoako S16 taldeko Selekzioa Cote Basque Landes taldearekin neurtuko da.

Zerrenda hogeitasei (26) lagunekin dago osatuta.

Jokalarien zeregina goizetik hasiko da entrenamendu ttipi bat Landareko 2. zelaian eginez . 
Partida 18:00ak aldera izango dela.

Selekzioan parte hartuko duten Hernaniko jokalariak honako hauek izango dira:


GIPUZKOAKO 16 AZPIKO SELEKZIOAn
Roni Aguero(14)
Jon Bravo(8)
Iker Carbajo(2)
Enaitz larrañaga(9)
Oier Laskurain(10)
Peru Ormazabal(12)
Eneko Semper(6)
David Zapatier(5)

DANEL ARGOITIA(3) Arrasatearra ere aukeratua izan da. Danel hiru urte baino gehiago darama Hernaniko taldearekin jokatzen.

2014/05/11

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa Kadeteak (S16)

Hernaniarrak txapeldunak; Bera-Bera taldea, bigarren.
ARGAZKI GEHIAGO HEMEN
PARTIDUAREN BIDEOA HEMEN IKUSI

2014/05/07

Gipuzkoako Eskolarteko txapelketan 16 azpikoak (kadete eskolarrak) txapeldunak

Igandean, Maiatzaren 11ean goizeko 11:30 etan GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO TXAPELKETAren azkeneko jardunaldia jokatuko da ANOETAKO miniestadioan.
Aurrez-aurre Gipuzkoako Eskolarteko Kadete mailako (16 azpi) txapeldunak (HERNANI) eta bigarrenak ( BERA-BERA). Hori horrela, partidu amaieran garaikurrak eta dominak banatuko dira.
 

2014/05/06

14 Azpikoak Gipuzkoako Txapeldunak

Nahiz eta oraindik beste jardunaldi bat geratzen zaien ( Bera-Beraren aurka) gaur Beltzak taldeari irabazita, Hernaniko 14 urte azpiko jokalariak Gipuzkoako Txapeldunak geratu dira eskolarteko txapelketan.
Gaurko partidua oso parekatua egon da. Aurreneko zatian Beltzak dominatu dute baina entseguak Hernanik egin ditu bi. Bigarren zatian hernaniarrak argiago ibili dira. Bi taldeak oso lehiakor eta sutsu aritu dira.

ZORIONAK!!

 ARGAZKIAK ikusteko eta jeisteko HEMEN SARTU
16 urte azpiko partidan, Hernanik menperatu du partidu osoan eta garaipena erraza lortu.
ARGAZKIAK eskuratu eta ikusteko HEMEN

2014/05/05

Eskolako gazteenak Araba CUPean

Joan den aste buruan Gazteizen VI Araba Cup rugby eskolen arteko topaketak izan dira, Gaztedi rugby taldeak antolatuta. Bertan Hernani Rugby eskolatik bi talde aritu dira, 12-azpi eta 10-azpikoak.

Euskal Herriko (Getxo, Ordizi, Zarautz,Gaztedi, Durango, La Unika, e.a) eta estatu mahilako (El Salvador, Les Abelles, Sitges, Covadonga, Hortaleza, Aparejadores,e.a) beste rugby eskoletako taldeen aurka lehiatu dira.
Oso experientzia ona izan da gure neska muitillentzat beste talde hauen aurka lehiatzea eta beste talde berri batzuk ezagutzea. 

Emaitzen aldetik mahila ona eman dute, 12-azpiko taldeak bederatzi partidu jokatu eta bost irabazi, bat berdindu eta hiru galdu dituzte eta 10-azpiko taldeak ere gehienak irabazi dituzte.

12 urte azpikoen argazkiak ikusteko sakatu HEMEN


10 urte azpikoen argazkiak ikusteko sakatu HEMEN