Aurreko igandean, Xalapartako Ohiko Batzarrean, kide
guztien adostasunez erabaki zuten Hernani Club Rugby Elkartea 2016ko
Hernaniar Bikaina izendatzea, talde honek iaz bete baitzituen 50 urte
bere sorreratik.
Xalapartak azaldu zuenez, urteotan milaka pertsonek parte hartu dute
klubean. Errugbi taldea hernaniarren artean guztiz txertatua dago eta
oso estimatua da egiten duen kirol eta lan pedagogikoagatik. Horiez
gain, aitortua da herrian, Euskal Herrian eta nazioartean ere. Eredua da
guretzat. “Behe-behetik hasita, bertako kirolariak oinarrian dituela
eta kobratzen ez duten lagun askoren ahaleginarekin maila handienetako
errugbi taldeekin jokatzen du. Euren lana kirol munduko talde askok
aitortu eta gora-tzen dute”, adierazi zuten.
Xalaparta elkarteak bi urtean behin ematen du Hernaniar Bikaina
saria. Hernaniko pertsona eta taldeei ematen zaie eta horren bidez
herriaren alde egindako lanaren aitortza egiten die elkarteak. |