2016/02/29

Euskal Herriko ligaren 1.faseko azkeneko jardunaldia

13. jardunaldia eta 1.faseko azkena, Hernaniko bi taldeek garaipenarekin amaitu dute lokatza, ura eta haize bortitzari aurre eginez.
Partiduak nekez jokatu ziran Landareko zelaian. Euriteagatik uholde arriskua baitzegoen.
Azpi10 eta Azpi12 taldeak Arazurira (Iruña) joatekotan ziran La Unica taldeen aurka jokatzeko baina eguraldi txarragatik atzeratu egin dira bi partidu horiek.

Azpi16 taldeko emaitza:
HERNANI  36- 17 ORDIZI.
Txapelketa horretan ez du partidurik galdu taldeak, berdinketa bakar bat izan du.
Azpi18 taldeko emaitza:
HERNANI  37- 12 ORDIZI