Lehen partida etxeko taldearen aurka izan da, Sara-Ascaine,
eta hemen Hernaniarrak irabazle izan dira 42-5.
Bigarren partida Bardos
taldearen aurka izan da, oso partida borrokatua, partida ederki hasi da,
aurretik jarri dira Hernaniarrak, oso partidu berdindua izan da, eta
amaiera arte Hernani aurretik joan eta bukaeran Bardosek entsaio bat egin, ostikada makiletan gauzatu eta 12-10 garaile izan dira.
Partido
hauekin bukatu da Iparraldeko ligako lehen fasea, guztira Hernanik 6
partidu jokatu ditu, hiru irabazi eta beste hiru galdu. Hiru garaipenak
oso garrantzitsuak izan dira eta meritu handikoak, ba dakigu Iparraldean
partiduak irabaztea zenbat kostatzen den eta. Esperientzi berri hau, hasieran errespetu
handiarekin hartu dute jokalariak, baina neurria hartu diote Iparraldeko
liga honi eta oso lan txukuna egin dute. Gabonak pasa ondoren hasiko da
Liga honetako bigarren fasea, eta lehena bezain ona edo hobea izatea opa diegu talde guztiari.