2015/04/19

HERNANI CRE -GETXO

Gaurko hiru partiduen bideoak ikusgai daude.

SUB 16
Taldeak betiko bi aurrelaririk gabe jokatu du ( hauek s18ko taldean parte hartu dutelako ) eta ezin izan dio aurre egin Getxoko talde sendo ta indartsuari.

 SUB 18
Euskadiko txapelduna izateko bidean, talde honek gaur erasoko bonusa lortu eta 15 puntu baina gehiagoko aldearekin irabazi beharra zeukan. Partidu zaila izan da. Getxo aurkari gogorra baita. Hala ere, azkenean 26-10 eko emaitza lortu dute. Datorren astean Bera-Bera taldeari irabaziz gero, Euskal Ligako txapeldunak izango dira. Hori horrela, Estatuko txapelketan parte hartzeko aukera izango du taldeak.

NESKAK 
Sekulako euri jasa eta kazakabarra bota ondoren, Landareko zelaian jokatzeko nahiko lan izan dute. Hala ere, 17-17 ko berdinketarekin amaitu da partidua.