URUMEAKO KRONIKATIK jasota:
Hernaniko nesken errugbi taldeak ikaragarrizko lana egin du aurten, eta
ordainetan, Ohorezko Mailara igotzeko play offak jokatuko dituzte,
asteburu honetan hasita. «Esperantza haundirik ez» dutela diote, baina
«esperientzia aberasgarria» izango dela ziur daude.
Euskadiko Ligan jokatu dute aurten, beste 5 talderen aurka, eta hernaniarrek bigarren bukatu dute. Lehenengo taldea Getxo izan da, dagoeneko Ohorezko Mailan dagoen taldea.
Asteburu honetan, Leonen ligilla moduko bat jokatuko dute estatuko beste 4 autonomiatako taldeen kontra: Gaztela-Leongo Albeitar, Madrilgo Pozuelo, Kataluniako Gotics eta Andaluziako Sevilla. Bi partidu larunbatean eta beste bi igandean. Irabazten duenak, hurrengo asteburuan azken partidua jokatu beharko du Ohorezko Mailan azken postuan gelditu den taldearen aurka: Madrilgo Cisneros.
Hernaniarrek diote «aurtengo denboraldia gogorra» izan dela, «taldeak parekatuta» ibili direlako. Lortutakoarekin pozik, aukera aprobetxatzeko asmoa dute orain. «Ekipo berriak ezagutuko ditugu, eta esperientzia polita izango da».