Nik errugbian jokatu nuen ...
Nik,
errugbian larunbat arratsalde gris eta astun bakoitzean jokatu
nuenak. Linimentu-arratsaldeak, ubeldurak, ahalegina eta izerdia.
Oraindik zelaiko belar berdea usaintzen dut eta nire burua mila
oroitzapenetan
galtzen da. Badakit laister nire hankek beharbada ez dutela jada
hirugarrenaren irteerak egin nahi izango, nahiz eta nire buruak bat
zenbakiaren aldaka bilatzen jarraitu.
Errugbiarekin liturgia baliotsua ikasi nuen; eguneroko bizitzarako
oso erabilgarria. Ikasi nuen hamabostek bat baino gehiagok
bultzatzen dutela, baina batek ez badu bultzatzen, gainerakoak
nabaritzen dutela. Isilik egoten ikasi nuen,
errespetuarekin burua jaisten ikasi nuen ni inor baino gutxiago sentitu
gabe, zintzoa izaten, eta hustutzen betea sentitzeko, ikasi nuen.
Kideak besarkatuta zirkulu bat osatuz, eta apaltasuna, apaltasuna
hitza behin eta berriro errepikatuz, nahikoa dela irabazteko ulertzen
ikasi nuen; nahiz eta hutsean utzi bazaituztete. Eta ikasi nuen
korridoreak garrantzitsuak direla, batez ere irabazi duzunean beste
taldearen ahalegina saritzeko.
Nik, errugbian jokatu
nuenak, kexatu gabe onartzen jakitea ikasi nuen; etsipenean ez
erortzen; isil isilik metro bat irabazteak zenbat kostatzen duen
jakiteko lan egiten ikasi nuen eta zein erraz galdu daitezkeen hamar
metro isilik ez egoteagatik. Erabakiak era gogorrean errespetatzen
ikasi nuen; nire lagunen akatsak, nireak ere direla, txalotzen; eta
batez ere ehun aldiz altxatzen ikasi nuen.
Zaldunek praktikatutako gizatxar-kirol honek
ikasgai baliotsuak irakatsi zizkidan, horietako askok kirol hori ezagutzen ez
dutenentzat ikasgai ulertezinak direnak
hain zuzen
ere.
Irakatsi zidan minez eta
kolpez betetako biaramona izaten, baina era berean horregatik zoriontsu eta betea sentitzen
egindako lanagatik, konpromezuagatik eta beste horrenbeste
gauzagatik; amak inoiz ulertu ez zituenak.
Polo marradun latzaren
balioa ezagutzen irakatsi zidan; adorearen eta betebeharraren
elastikoa.
Eta hirugarren denboraz gozatzen irakatsi zidan; pasadizoak,
besarkadak, zintzotasuna, adiskidetasuna eta hurrengo arte bat
dagoen
denboraz gozatzen.
Errugbian
inoiz jokatu bazenu, mugarik gabeko familiaren kide izango zara,
hizkera, pentsamendu eta ikuspen bera duen familikoa. Lekua? munduko
lekua berdin da, jada hesirik ez da egongo. Eta nahiz eta zuk hura
utzi, marrek jarraituko zaituzte: atorraren bat ezagutuko duzu
ezezagunen batengan, eta hari galdetuko diozu errugbian jokatu
zenuen?, bapatean elkarrekin garagardoak edaten, pasadizoak kontatzen
, oroipenak gogoratzen arituko zara... bizitza, bizi izandako
benetako bizitza.
Eta... beharbada, noizbait zure bizitza
, beste gauza asko izateari utzi ahal zaitezke,
baina rugbilaria
izateari
ez. Hori ezinezkoa da. Ederki
dakizu. Beti, eta beti diot, beti, beti. Pasatzen diren urteak
pasata. Beti, errugbi-jokalaria izango zara, zelaian ez bada,
bizitzan bai.
Egilea:
Rafael Muñoz
Abad.