2013/03/31

Hiru jokalari gazte Europan zehar selekzioarekin







Beñat Iradi eta Pello Perez, Europako txapeldun 18-azpi mailan.
Estatuko selekzioak 47-0 irabazi zion Errusiari, finala. Bertan jokatu zuten bi hernaniarrek.
Egunotan, Frantziako Grenoble hirian 18 urtez azpiko Europako Errugbi Txapelketa jokatu da eta bertan espainiar estatuko selekzioa txapeldun izan da, A mailan. Hernaniko errugbi taldeko bi jokalarik parte hartu dute txapelketan estatuko selekzioarekin eta finalean ere jokatu dute. Beñat Iradi harroina eta Pello Perez erdilaria Europako txapeldunak dira, beraz. Finala, Errusiaren aurka jokatu zuten eta 47-0 irabazi zioten.






Anartz Elosegik bi puntu eta entsaioa, Lisboan
Anartz Elosegi joko zabal­tzaile hernaniarra, berriz, 16 urtez azpiko txapelketan izan da Lisboan, estatuko selekzioarekin. Portugalgo selekzioari irabazi zioten eta Elosegiren plakaketa bortitz baten ondorioz baloia errekuperatu eta entsegua egin zuten. Ondoren berak transformatu zuen beste bi puntu gehiago lortuz.


Zorionak!!!!