2013/01/20

Euskadiko selekzioan




Hernaniko errugbilariak nabarmen­tzen ari dira maila eta txapelketa guztietan. Joan den astean, Hernaniko sei errugbilari Alikanten izan ziren, Euskadiko selekzioarekin, Espainiako lurralde arteko txapelketan, eta laugarren postua lortu zuten: Nora Solano, Maialen Aranegi, Julia Casanellas, Naroa Jaca, Marta Tejero eta Ane Puerta (argazkiko ordenean). Valentziari 15-0 irabazi zieten, eta Madrilekin, txapelketako irabazlearekin, 50-0 galdu. Kontsolazio finala 38-10 galdu zuen Euskadik Galiziaren kontra.