2012/05/27

Euskal Jokoetan....ezin ulertu gertatutakoa.

 Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako infantil mailako txapeldunek Eibarreko UNBE zelaian jokatzekotan zeuden gaur goizean. Jokoan, hiru lurraldeetako garailea izateko ohorea.

Aurreneko partida bi talde indartsuak GAZTEDI-HERNANI. Baina, hernaniarrak zelaiatutakoan gertatutakoa sineztezina, "oinetakoen tako motei esker".  Epailea mutil koxkor bakoitzari botak arakatzen aritu da eta "bota takozko plastiko-aldagarriekin ezin omen dala jokatu", adierazi du. Egoera horretan Hernaniko 6 jokalari... Denak, buru makur, aldageletara abiatu dira. Bertan, denbora puxka bat hitzegin ondoren eta botak bata-besteen artean trukatuta (ordezkoak ezin jokatu  beraz ...) ondoren zelaiatu dira baina beranduegi zala eta Epaileek "Ez agertutzat" emanda aurreneko partidu hori, ez dute jokatu. Beraz Gaztedi 7-0 Hernani, emaitza eman dute. Amorrua handitzen joan da, zapuztuta, triste. Etxeratzeko prest ere agertu dira, baina, mutikoek jokatzeko gogoz zeuden, arazo guzti horien  gainetik Hernani-Getxo partidua jokatu da. Gogo biziz arituta hernaiarrek garaipena lortu dute. Horrela, bigarren sailkatuak, baina hori da gutxina. Denbora pasata, dutxatu ondoren, sari banaketara gelditzea erabaki dute.Eta beno, amaiera nahiko txukuna geratu da.
ARGAZKI gehiago ikusteko klikatu aurrenekoan.