.. | Oier Laskurain Gojenola, Hernani CREko jokalaria, 16 urtez azpiko estatuko
selekzioak deitu du datorren asteburuan egingo duen konzentraziorako. Konzentrazioa Toledon burutuko da otsailaren 28an hasi eta martxoak 2 arte. Zorionak Oier! |
2014/02/26
Oier Laskurain Gojenola selekziorako deitua
2014/02/23
Pokemonen estreinaldia Aieten
Gaur Gipuzkoako Txapelketako beste jardunaldi bat,
gaurkoa Aieten Bera Bera auzoan. Eguraldi bikaina rugbyra jolasteko.
HIru talde gaur Pokemonak denboraldi guztia entrenatzen eraman eta gero beraien lehen rugby jokoak izan dituzte, batzuentzat denboraldiko lehenak eta gehienentzat lendabizikoa.
Argazkietan ikusten da zer irribarrean zeukaten bukatu dutenean.ARGAZKIAK IKUSI
HIru talde gaur Pokemonak denboraldi guztia entrenatzen eraman eta gero beraien lehen rugby jokoak izan dituzte, batzuentzat denboraldiko lehenak eta gehienentzat lendabizikoa.
Argazkietan ikusten da zer irribarrean zeukaten bukatu dutenean.ARGAZKIAK IKUSI
2014/02/15
Fraile irlandar batek esana
2014/02/11
Iruneko jardunaldia
Aurreko aste buruan Sub-12 eta Sub-10 Hernani Rugby taldeko neska mutilak Irunen jokatu dute Gipuzkoako Txapelketako beste jardunaldi bat.
Sub-12 kategorian 5 partida jolastu zituzten, Bera Bera A, Bera Bera B, Irun, Gaztedi eta Lasarteko Beltzen aurka eta bost partidak irabazi zituzten
Sub-10 kategorian bi talde egin zituzten eta hauek ere partida geienak irabazi zituzten.
S12-ko ARGAZKIAK | S10eko ARGAZKIAK |
2014/02/05
Herrialdeetako Selekzioen arteko Lehen Torneoa 2.Jarduna.LEKAROZeko emaitzak
21 urtez azpiko taldea sub'21
NAFARROA 03 GIPUZKOA 10
18 urtez azpiko taldea sub'18
NAFARROA 00 GIPUZKOA 47

Argazkian 18-Azpiko GIPUZKOAKO SELEKZIOAREKIN aritutakoak.
Nafarroa-Gipuzkoa 18 urte azpikoa.
Oso partida txukuna egin zuten gipuzkoarrek, eta kasik partida osoan agindu zuten; Nafarroak oso gutxitan gainditu zuen zelai erdiko marra. Aipagarria izan zen aurrelarien lana, baloia sarri-sarri izan baitzuten eskuetan, eta jokaldi aipagarriak kateatu zituzten. Nagusi izan ziren joko geldoan, uztartzeetan zein albokoetan. Joko irekian ere primeran moldatu ziren, aurkaria baino azkarrago iritsiz kontaktuetara. Talka, eta, hartu-ta-sartu jokaldi ugari egin zituzten. Aginte horrek aukera polita eman zien hiru laurdenetakoei erasoan sarri-sarri jarduteko, eta horiek ere, konbinaketa dezente lotu zituzten. Guztien artean zortzi entsegu egin zituzten, eta aipagarria izan zen oso baloi gutxi galdu zituztela, berdegunea lokaztuta egon arren.
Nafarroa-Gipuzkoa 21 urte azpikoa.
Askoz orekatuagoa izan zen 21 urte azpikoena. Partidaren hastapenean bai, Gipuzkoa gailendu zen, eta entsegu bat ere egin zuen. Baina, nafarrek gora egin zuten pixkanaka, eta gipuzkoarrek adina aukera sortu zuten entsegua egiteko, baina entsegu lerrora hurbildu arren, defentsa zorrotza egin zuten gipuzkoarrek.
Zati handi batean, boladaka jokatu zuen Gipuzkoak, eta minutu askoan, agintea hartu zuen Nafarroak.
Azkenean, aurreneko jardunaldian bezala, Gipuzkoa gailendu zen, eta bi garaipenekin gara gipuzkoarrok. Hurrengo eta azken jardunaldia Arabaren aurka izango da.
Larunbatekoari dagokionez, aipatu beharra dago oso ongi hartu gintuztela nafarrek, eta hirugarren denbora aparta prestatu zigula Baztan Errugbi taldeak, salda eta makarroi jate oparoa prestatu baitziguten.
Hirugarren denbora horren amaieran, oroigarria bat eskaini genien (pergamino antzeko bat).
2014/02/01
Otsailak 1-ko jarduna
INFANTILAK (14AZPI)
16:00 Zarautz/Beltzak “A” Hernani CRE LASARTEN
INFANTILAK (16AZPI)
Zarautz/Beltzak “A” Hernani CRE Atzeratua
16:00 Zarautz/Beltzak “A” Hernani CRE LASARTEN
INFANTILAK (16AZPI)
Zarautz/Beltzak “A” Hernani CRE Atzeratua
Suscribirse a:
Entradas (Atom)