2019/05/26

Azpi14 taldea Euskadiko txapelduna

 Joan dan astean talde honek Euskal Ligako txapela jantzi zuen Ordizia taldeari irabazita. Asteburu honetan ordea, BIZKAIAN egokitu den Eskolarteko Kirol Jokoetan parte hartu dute talde honetako neska-mutilek.

14 urte azpikotaldea Euskadiko txapeldunak dira.
Hernanik GIPUZKOA ordezkatuz, BIZKAIA eta ARABAKO taldeen aurkako partiduak irabazi ditu  Getxoko zelaian.
GIPUZKOA(Hernani)      21-07        ARABA(Gaztedi)
GIPUZKOA(Hernani)      38-12        BIZKAIA(Uni-Bilbao)