2019/06/20

Azpi14 taldea Santanderren

 Pasadan asteburuan Hernani CREko SUB-14ak lagunarteko partida jokatu zuen Santanderreko Independienteren aurka. Gure Taldeak 15-29 irabazi zion Cantabriako taldeari.

2019/06/18

Talde gazteeneak Lourdesen


azpi10 eta azpi12 taldeak joan dan astean Lourdeserajoan ziran bertako taldearen aurka jokatzeko.

2019/06/16

Majadahondan txapeldunak eta bigarrenak


Aste buruan Zazpiko txapelketa jokatu dute azpi16 eta azpi18 taldeek. Saiklapenean partidu guztiak irabazita iritsi ziran bi taldeak finalera.




Azpi16ko taldea Cisneros taldeari irabazita TXAPELDUNAK izan dira. Garaipena lortzeko, Cisneros gain, Olimpico, Majadahonda, Hortaleza A eta Hortaleza B mendean hartu ditu.




Azpi 18 taldea berriz Cisneroen aurka 19-5 galdu egin zuen. Hortaz BIGARRENAK sailkatu dira. Finalera iristeko Majadahonda, Alcorcón, Salamanca eta Sanse Scrumeko taldeen aurkako partidak irabazi ditu.

2019/05/28

Azpi12 taldea Donibane Garazin

https://photos.app.goo.gl/o9DpmJZjDmK5aFvi6
Hernani Rugby Elkarteko Azpi-12 mailako taldea, Donibane Garazin izan da lagunarteko partida bat jokatzen US Nafarroa taldearen aurka.

Bikaina US Nafarroako kideek Hernaniarrei egindako harrera.

2019/05/26

Azpi14 taldea Euskadiko txapelduna

 Joan dan astean talde honek Euskal Ligako txapela jantzi zuen Ordizia taldeari irabazita. Asteburu honetan ordea, BIZKAIAN egokitu den Eskolarteko Kirol Jokoetan parte hartu dute talde honetako neska-mutilek.

14 urte azpikotaldea Euskadiko txapeldunak dira.
Hernanik GIPUZKOA ordezkatuz, BIZKAIA eta ARABAKO taldeen aurkako partiduak irabazi ditu  Getxoko zelaian.
GIPUZKOA(Hernani)      21-07        ARABA(Gaztedi)
GIPUZKOA(Hernani)      38-12        BIZKAIA(Uni-Bilbao)

2019/05/04

2019/04/25

2019/02/22

Gipuzkoako Rugby eskolen topaketa Lasarten

Pasa dan asteburuan, Gipuzkoako Rugby Eskolen beste jardunaldi bat ospatu da.
Jardunaldi horretan Hernani Rugby Eskolako Azpi-12 eta Azpi-10 taldeek Lasarteko Michelin zelaian jokatu dituzte beraien partidak.

Bertan Hernani Rugby - Atletiko , Bera Bera, Zarautz eta Lasarteko taldeek parte hartu dute.

Azpi-12 taldearen argazkiak Hemen 
 
 


2019/01/22

Lagunartekoa Barzaren aurka 12 azpiko taldeak

https://photos.app.goo.gl/6Y6UfJMnRJpDFgVXA

Landaren Bartzelonaren aurkako finalerdia zegoelaren aitzakiarekin, Barca Rugby Eskolako 12 urte azpiko taldeak  Hernaniko taldearen aurkako lagunarteko partidua jokatu zuen.
Hernaniniarrak nagusitu ziren. Bi taldeek merito handiko partida egin zuten zelaiaren egoera ikusita, eguraldi txarraren ondorioz oso lokaztuta baitzegoen.

Larunbatean, harrera egin zieten eta elkarrekin merienda bat egin eta gero Barca ko jokalariak, Hernaniar jokalarien etxeetara joan ziren lotara. Igande goizean beraien partida eta gero Hernani - Barca Errege Kopako finaerdia ikusi zuten.

Argazki gehiago HEMEN