2016/02/24

Azpi16 eta Azpi18 taldeak lau onenen artean

Zer esanik ez Azpi16 taldeak Euskal Herriko liga honetan partidurik ez duela galdu, berdinketa bat izan zuen Zarautzen aurka. Aste honetan liga honetako azkeneko partidua jokatuko da Landaren.
Ordiziaren aurka arituko dira larunbatean liga ixteko. Hori horrela, datorren faserako sailkatuak daude.
Liga honetako LAU talde onenak sailkatzen dira beste liga bat jokatzeko. Liga horretan 1. sailkatuak Estatuko txapelketan jokatuko du.
Azpi18 taldea ere datorren faserako sailkatuko da. Hirugarren doa Gaztedi eta Getxo talde indartsuen atzetik.Taldean min hartuta daudenak sendatzen badira ongi ibiliko da taldea datorren fasean.