2016/01/11

Sub14 taldea Maulen Iparraldeko ligako 2. fasean

Garaipenarekin itzuli ziran etxera
 Hernani Rugby Sub-14 taldeak, Iparraldeko ligako 2gn faseko lehen bi partidak jokatu zituen joan dan larunbatean.
1. Partida: Maule 10-17 HERNANI.
Lanbroa zala eta, zailtasun handiarekin jokatu zuten partidu hori.
2. Partida: Sara-Askaine 12-17 HERNANI. 
Partidu horretan lehenengo zatia Hernani 12-0 galtzen hasi zan. Bigarren zati bikainaren ondorioz garaipena lortu zuten.

Iparraldeko ligan, hurrengo jardunaldia, Urtarrilak 23an izango dute Baionan bainan aurretik hurrengo aste buruan Valladoliden urteroko Neguko Torneoan parte artuko dute klubeko Sub-16 taldearekin batera.

Hemen argazkiak