2015/12/06

Iparraldeko ligako 2. Jardunaldia

Joan dan  asteburuan Hernani Rugby ko Sub-14 taldeak Iparraldeko ligako bigarren jardunaldia jokatu du. Jardunaldi hau Ustaritzen izan da, Errobi rugby zelaian eta bertan Ustaritz eta Biarritzen aurka jokatu behar izan dute.

Lehen partida Ustaritzen aurka, lehen zati berdindu bat izan eta gero, atsedenaldira berdinduta iritsi bait dira Hernaniarrak, bigarren zatian Ustaritz tarrak gehiago izan dira eta azkenean hernaniarrak 38-14 galtzaile izan dira.

Bigarren partidoa burrukatuagoa izan da eta hau Biarritz Olympic en aurka. Oso partida borrokatua, Hernaniarrek aurre egin diete bainan partido bukaerako marka batek garaipena Biarritz aldera eraman du, azkenean 19-12.

Hurrengo jardunaldia hurrengo asteburuan izango dute eta hau Saran izango da. bertan bi partido izando dituzte Sara - Askaine eta Bardos en aurka.

Jardunaldiko argazkiak:   SUB14 - Ustaritzen