2015/03/08

Hernaniko taldeak Errioxan

Atzo arratsaldean Hernaniko Sub-14 B taldeak eta Senior Txinpartak Logroñoko Larderoko  zelaian jokatu zituzten rugby partidak La Rioja taldearen aurka.
Sub 14 B taldeak partida gogorra jokatu eta gero 27-32  irabazi zuten eta horrela Gipuzkoako liga honetan jokatu dituzten hiru partidak irabazi egin dituzte orain arte.
 
Sub 14 B taldearen partidoko argazkiak HEMEN

Txinparta taldeak berriz partidoa galtzen hasi ondoren aurretik jartzea lortu zuten baina azkenean ezin izan zuten garaipena Hernanira ekarri; azkenean, 28-21 galdu zuten partidoa.
Txinparta taldearen partidoko argazki batzuk HEMEN.