2015/01/27

Sub14 taldea Valladolideko Neguko Torneoan txapeldun

Txapeldun izan da Hernaniren 14 urtez azpikoen taldea, Neguko torneoan. VRAC eta Marbella bezalako talde indartsuak kanpoan utzi, eta El Salvadorri nagusitu zitzaion finalean. Gainera, Hernaniko Erik Fernandezek jaso zuen torneoko jokalari onenaren saria.