2014/04/13

Errugbilari batek esanak

Nik errugbian jokatu nuen ...
Nik, errugbian larunbat arratsalde gris eta astun bakoitzean jokatu nuenak. Linimentu-arratsaldeak, ubeldurak, ahalegina eta izerdia. Oraindik zelaiko belar berdea usaintzen dut eta nire burua mila oroitzapenetan galtzen da. Badakit laister nire hankek beharbada ez dutela jada hirugarrenaren irteerak egin nahi izango, nahiz eta nire buruak bat zenbakiaren aldaka bilatzen jarraitu.

Errugbiarekin liturgia baliotsua ikasi nuen; eguneroko bizitzarako oso erabilgarria. Ikasi nuen hamabostek bat baino gehiagok bultzatzen dutela, baina batek ez badu bultzatzen, gainerakoak nabaritzen dutela. Isilik egoten ikasi nuen, errespetuarekin burua jaisten ikasi nuen ni inor baino gutxiago sentitu gabe, zintzoa izaten, eta hustutzen betea sentitzeko, ikasi nuen. Kideak besarkatuta zirkulu bat osatuz, eta apaltasuna, apaltasuna hitza behin eta berriro errepikatuz, nahikoa dela irabazteko ulertzen ikasi nuen; nahiz eta hutsean utzi bazaituztete. Eta ikasi nuen korridoreak garrantzitsuak direla, batez ere irabazi duzunean beste taldearen ahalegina saritzeko.

Nik, errugbian jokatu nuenak, kexatu gabe onartzen jakitea ikasi nuen; etsipenean ez erortzen; isil isilik metro bat irabazteak zenbat kostatzen duen jakiteko lan egiten ikasi nuen eta zein erraz galdu daitezkeen hamar metro isilik ez egoteagatik. Erabakiak era gogorrean errespetatzen ikasi nuen; nire lagunen akatsak, nireak ere direla, txalotzen; eta batez ere ehun aldiz altxatzen ikasi nuen.

Zaldunek praktikatutako gizatxar-kirol honek ikasgai baliotsuak irakatsi zizkidan, horietako askok kirol hori ezagutzen ez dutenentzat ikasgai ulertezinak direnak hain zuzen ere. Irakatsi zidan minez eta kolpez betetako biaramona izaten, baina era berean horregatik  zoriontsu eta betea sentitzen egindako lanagatik, konpromezuagatik eta beste horrenbeste gauzagatik; amak inoiz ulertu ez zituenak.

Polo marradun latzaren balioa ezagutzen irakatsi zidan; adorearen eta betebeharraren elastikoa. Eta hirugarren denboraz gozatzen irakatsi zidan; pasadizoak, besarkadak, zintzotasuna, adiskidetasuna eta hurrengo arte bat dagoen denboraz gozatzen.

Errugbian inoiz jokatu bazenu, mugarik gabeko familiaren kide izango zara, hizkera, pentsamendu eta ikuspen bera duen familikoa. Lekua? munduko lekua berdin da, jada hesirik ez da egongo. Eta nahiz eta zuk hura utzi, marrek jarraituko zaituzte: atorraren bat ezagutuko duzu ezezagunen batengan, eta hari galdetuko diozu errugbian jokatu zenuen?, bapatean elkarrekin garagardoak edaten, pasadizoak kontatzen , oroipenak gogoratzen arituko zara... bizitza, bizi izandako benetako bizitza.

Eta... beharbada, noizbait zure bizitza , beste gauza asko izateari utzi ahal zaitezke, baina rugbilaria izateari ez. Hori ezinezkoa da. Ederki dakizu. Beti, eta beti diot, beti, beti. Pasatzen diren urteak pasata. Beti, errugbi-jokalaria izango zara, zelaian ez bada, bizitzan bai.

Egilea: Rafael Muñoz Abad.