2014/02/05

Herrialdeetako Selekzioen arteko Lehen Torneoa 2.Jarduna.LEKAROZeko emaitzak


21 urtez azpiko taldea sub'21
NAFARROA 03 GIPUZKOA 10

18 urtez azpiko taldea sub'18
NAFARROA 00 GIPUZKOA 47






Argazkian 18-Azpiko GIPUZKOAKO SELEKZIOAREKIN aritutakoak.








Nafarroa-Gipuzkoa 18 urte azpikoa.

 Oso partida txukuna egin zuten gipuzkoarrek, eta kasik partida osoan agindu zuten; Nafarroak oso gutxitan gainditu zuen zelai erdiko marra. Aipagarria izan zen aurrelarien lana, baloia sarri-sarri izan baitzuten eskuetan, eta jokaldi aipagarriak kateatu zituzten. Nagusi izan ziren joko geldoan, uztartzeetan zein albokoetan. Joko irekian ere primeran moldatu ziren, aurkaria baino azkarrago iritsiz kontaktuetara. Talka, eta, hartu-ta-sartu jokaldi ugari egin zituzten. Aginte horrek aukera polita eman zien hiru laurdenetakoei erasoan sarri-sarri jarduteko, eta horiek ere, konbinaketa dezente lotu zituzten. Guztien artean zortzi entsegu egin zituzten, eta aipagarria izan zen oso baloi gutxi galdu zituztela, berdegunea lokaztuta egon arren.


Nafarroa-Gipuzkoa 21 urte azpikoa.

Askoz orekatuagoa izan zen 21 urte azpikoena. Partidaren hastapenean bai, Gipuzkoa gailendu zen, eta entsegu bat ere egin zuen. Baina, nafarrek gora egin zuten pixkanaka, eta gipuzkoarrek adina aukera sortu zuten entsegua egiteko, baina entsegu lerrora hurbildu arren, defentsa zorrotza egin zuten gipuzkoarrek.
Zati handi batean, boladaka jokatu zuen Gipuzkoak, eta minutu askoan, agintea hartu zuen Nafarroak.

Azkenean, aurreneko jardunaldian bezala, Gipuzkoa gailendu zen, eta bi garaipenekin gara gipuzkoarrok. Hurrengo eta azken jardunaldia Arabaren aurka izango da.
Larunbatekoari dagokionez, aipatu beharra dago oso ongi hartu gintuztela nafarrek, eta hirugarren denbora aparta prestatu zigula Baztan Errugbi taldeak, salda eta makarroi jate oparoa prestatu baitziguten.

 
Hirugarren denbora horren amaieran, oroigarria bat eskaini genien (pergamino antzeko bat).