2014/01/30

Herrialdeetako Selekzioen Lehen Torneoa Lekarozen


Herrialdeetako Selekzioen arteko Lehen Torneoa dela eta, Gipuzkoako 18 urte eta 21 urte azpiko selekzioak Nafarroaren aurka ariko dira, Lekarozen (Nafarroa), heldu den otsailaren 1ean (larunbata), 10:30 eta 13:00 bitartean.

18 eta 21 azpiko selekzioek jokatu dute dagoeneko lehen partida, eta arrakasta handia lortu dute, irabazi egin baitiete Bizkaiko selekzioei, Donostian.

Hainbat jokalari hernaniarrek izango du bertan parte hartzeko aukera.

18 urte azpikoetan hautatuak izan dira:

ARITZ MUÑOA
KEPA MIJANGOS
MIKEL PAINO
ANARTZ ELOSEGUI
DANI SALAMANCA
JON ANDER PUERTAS

21 urte azpikoetan berriz:

Ander Goia Agirre
Iker Sevillano Santana
Beñat Iñigo Ibabe
Ahetze Etxeberria