2012/07/22

Emakumeak denboraldia amaitu dute

Katalunian eta hondartzan jokatu dituzte azkeneko partiduak.
Hernaniko Kronikatik jasota:
Hondartzan esan dio agur denboraldiari Hernaniko nesken taldeak. Bartzelonan izan ziren, Masnou herriko Platja d’Ocata hondartzan. 8 talde zein baino zein, eta lau partidu aurrean. Hernaniarrek ez zuten partidurik irabazi, baina aurten hasi direla kontuan hartuta, gustora egoteko moduan dira, bai lortu duten mailagatik eta bai lortu duten giroagatik. Emaitzak: C.R. Vallsen kontra 0-25 galdu; Mixtesen kontra, 5-15; Raspen kontra 0-20; eta ligila pasata, eliminatorian, Faginesen kontra 0-20. Denboraldia bukatuta, hilabete inguruko oporrak dituzte orain, abuztuaren 20an hasiko baitira entrenatzen.