2015/05/31

Hernani Gipuzkoako Harrobirik onena



Larunbatean, maiatzaren 30 ean jokatu zan 1. Gipuzkoa Torneoa.
Hernanik harrobi bikaina duela erakutsiz, talde guztiek egin zuten lan bikainaren ondorioz sekulako emaitzak lortu zituzten. Hori horrela, HERNANI CRE taldeak HARROBI onenaren saria jaso zuen.






SAILKAPENAK:

Sub 10: Txapeldunak ORDIZIA
             Bigarrenak HERNANI A
             Hirugarrenak HERNANI B
Sub 12: Txapeldunak HERNANI                     (Argazkiak HEMEN)
             Bigarrenak HENDAIA


Sub 14: Txapeldunak BEHENAFARROA
             Bigarrenak HERNANI
Sub 16: Txapeldunak DONIBANE LOHITZUNE
             Bigarrenak HERNANI                      (Argazkiak HEMEN)

2015/05/26

I. Gipuzkoa Torneoa

30ean, larunbatean, I. Gipuzkoa Torneoa ospatuko da.
Errugbi eskolako TALDE guztiek izango dituzte partiduak. Hala nola, 
S10 taldekoek Orion,
 
S12 taldekoek Ordizin,

 
S14taldekoek Zarautzen

 
eta S16 taldekoek Hernanin jokatuko dute.

Hernanin honako hamaika talde hauek jokatuko dute torneoa:
  1. LA UNICA RT (IRUÑEA)
  2. ZARAUTZ/BELTZAK
  3. STADE HENDAYAIS (LAPURDI)
  4. ARRASATE/EIBAR
  5. ATLETIKO SS
  6. ORDIZIA RE
  7. BERA BERA RT (DONOSTIA)
  8. NAFARROA (NAFARROA BEHEA)
  9. DONIBANE LOHIZUNE(LAPURDI)
  10. GAZTEDI RT
  11. HERNANI CRE

XII. GARAGARDO AZOKA

Gure artean da jadanik  XII. garagardo azoka. Azken urteetan bezalaxe, Atsegindegiko eremuan izango da zabalik maiatzaren 28a eta 31a bitartean.
Ordutegia honakoa izango da: ostegunean eta ostiralean 19.30 etatik aurrera, larunbatean 12:30etatik aurrera eta igandean 13:00etatik aurrera (gogoratu igande goizean ekitaldi berezia izango dela Landaren).
Ohi bezala, garagardo hoberenez bultza ahal izango dira bertan izango den sukaldean prestaturiko jakiak eta laguntzeko, musikaz girotuko da festa eremua: Ostegunean Hernaniko Musika Banda izango da zuzenean jotzen eta ostiralean “80tharrak” taldearen kontzertua izango da. Igande eguerdian bazkari herrikoia antolatu da 500 lagunentzat. Tikceta azokan jarriko salgai 10 euroren truk.
Irekiera ofiziala ostegunean izango da 20:00etan (barra ordu erdi lehenago zabalduko da) eta aurten klubak 50 urte egiten dituenez, 1964an lehen lerroketa osatu zuten jokalariek izango dute “O´zafpt is!” (kupela zabaldu da!) egiteko ohorea.
Prooost Hernani!

2015/05/23

Zazpiko Torneoa Anoetan sub16

                                                                  Zazpiko torneoko bideoa HEMEN
Mini Estadio zelaian jokatu dira zazpiko torneoko partidak.
Partaideak Bera-Bera, Athetico SS, Beltzak eta Hernaiko bi talde.
Hernaiarrek partidu guztiak irabazi dituzte, bat izan ezik; elkarren aurka aritu direnean 4-3 irabazi du Hernani B taldeak.


2015/05/18

Kontxako torneoa 2015

Atzo goizean Hernani Rugby taldeko gazteenak Donostian izan ziran Kontxa Torneoan parte hartzen.
Bertan Sub-14, Sub-12, Sub-10 eta Pokemonak; azken hauek joku eta tailerrak izan zituzten Rugbya  ezagutzeko.Talde guztien lana oso ona izan zan.
Torneo berezia hondartzan jolasten dalako; 600 neska mutil inguru izan ziran. Ipar eta Hego Euskal Herri  eta Estatutik etorritako taldeak honako hauek izan ziran: Hernani, Ordizi, Bera-Bera, Zarautz, Hendaia, St Jean de Luz, Ejea (Aragoia), Aparejadores Burgos, Rioja, La Unica, Beltzak, At San Sebastian, e.a 
Ohiturari jarraituaz, partiduak amaitzean umeak putzura, uretara sartu ziran, entrenatzaileren bat ere animatu zan.
Hurrengo zita, hemendik hamabost egunetara Gipuzkoa Torneoa jokatzera.

ARGAZKIAK Ikusteko sakatu izenburuen gainean:



2015/05/10

Arrakasta Araba Cup ean




Aste buru honetan Gazteizko Betoñoko zelaietan VII Araba Cup ean parte hartu dute gure Rugby Eskolako neska mutilek eta baita emaitza bikaina lortu ere. Hernani Rugby taldea izanda garaile VII Araba Cup honetan.
Bertan parte hartu dute Hernaniko  Sub-14, Sub-12 eta Sub-10 taldeek  eta maila bikaina eman dute, Sub-14 koek Torneoko partida guztiak irabazi dituzte, Sub-12 koek ere denak irabaztea lortu dituzte eta Sub-10 koek bat izan ezik denak irabazi dituzte.
Bainan torneo horretan emaitzetatik aparte, Rugby aren balioak hobekien isladatzen dituen klubak eramaten du sari potoloa eta aurten Hernani izan da garaile. Sari hau batez ere jokalariek lortu dute baina gure entrenatzaileek Landaren gure neska mutilekin egiten duten lana saritu da. Zorionak jokalari eta entrenatzaile guztiei batez ere entrenatzailei eta horrela jarrai dezazutela gure neska mutilak kirolean hezitzen.
Bertan parte hartu dute besteak beste: Gaztedi, Getxo, La Unica, St Jean de Luz, Alcala, Olimpico Pozuelo, Aparejadores, La Rioja, Covadonga, La Calzada, Gernika/Nerbioi, Durango/Elorrio, Ordizia, Bal, AT San Sebastian, Arrasate/Eibar, e.a
SUB 10 argazkiak
SUB-14 argazkiak
 Sari Banaketako ARGAZKIAK HEMEN

Sari banketako bideoa
https://www.youtube.com/watch?v=Rb4ks1DRKhY Bolumena tope jarri, baju grabatu da eta.

Sub16 Taldea Zazpiko torneoan Zarautzen

 Maiatzaren 9an  16 urte azpiko taldea, bi taldetan banatuta, Zarautzen zazpikako ( seven) torneoan parte hartu zuen. Hainbat taldeek 18 urte azpiko jokalariekin aritu ziran. Hala ere, Hernaniko bi taldeak jokatu ziren bi finaletara iritsi ziren; baina, ordezkorik gabe iritsi ziren final horietara eta talde bat 2. eta bestea 4. sailkatu zan.

SAILKAPENA
1.Bera-Bera
2. Hernani A
3. Zarautz-Beltzak
4. Hernani B

Parte hartu zuten zortzi taldeak honako hauek izan ziran:
Bera-Bera ( 2 talde)
Athetico SS ( 2 talde)
Hernani ( 2 Talde)
Zarautz-Beltzak
Eibar-Arrasate

ARGAZKIAK IKUSTEKO HEMEN

VII Araba-Cup torneoa maiatzaren 9-10ean






Hernaniko talde gazteenak urteroko ohiturari jarraituz Araba-Cup Torneoan izan dira bi egunez.
 

HCRE Taldeak Talde onenaren saria jaso du

2015/05/05

S14 Taldea Gipuzkoako Txapeldun


14 urte azpiko taldea Gipuzkoako Eskolarteko talde txapelduna:
ARGAZKIAK HEMEN

2015/05/01

Maiatzak 2-3 Asteburuko partidak

18 Urte azpiko (S18) Taldea Valentzian:

Data
Maila/ Categoria
Non
Ordua
Taldeak / Equipos
Emaitza
2015/05/03
Igandea
Infantil (sub14)
Gipuzkoako Txapelketako 2. faseko 9. jardunaldia
Landare 10:00 Hernani CRE – ARRASATE/EIBAR 49-14
2015/05/02
Larunbata
Kadete Federatua (sub18)
ESTATUKO TXAPELKETA
VALENTZIA –:– (A multzoa:
 CAU VALENCIA, CRC POZUELO, HERNANI CRE ETA CR SAN CUGAT -
 B multzoa: UE SANTBOIANA MARBELLA RC VALENCIA RC ETA ALCOBENDAS RUGBY) 
12-0

3-30

7-7

7-12


8.
sailkat
2015/05/02
Larunbata
Beteranoak
Lagun artekoa
Landare 16:00 Hernani CRE – FC BARCELONA RUGBY -
2015/05/03
Igandea
Senior A
Ohorezko Mailako 22. jardunaldia
Landare 12:30 Hernani CRE – FC BARCELONA RUGBY35-14