2015/04/28

Estatuko Txapelketa Valentzian S18

Estatuko Lurraldeetako 18 urte azpiko txapeldunek parte hartuko dute txapelketa horretan. Hara nola, honako taldeak izango dira leian:
CAU Rugby, Valencia Rugby Club (C. Valenciana), Marbella RC (Andalucía),  Hernani CRE (Euskal Hegoaldea), UE Samboinana ta RC Sant Cugat (Cataluña), CRC Pozuelo eta Alcobendas Rugby (Madrid).

Txapelketa horretan ere parte hartuko dute 16 urte azpiko bigarren urteko hainbat jokalari.
Egutegia
Partidak Valentziako telebistak eskeiniko ditu.
Internet bidez ikusi ahal izango dira.

2015/04/27

Kimuak eta Haurrak Donibane Garazin

Atzo Hernani rugby taldeko SUB-12 eta SUB-10 taldeek, Donibane Garazin, Carmen Inmobilier torneoa jokatu zuten, Torneo hau lehen Torneo Olano zena da.

Bi taldeek emaitza bikaina lortu zituzten biek ere beren kategorian hirugarren gelditu baitziren. Emaitzak alde batera utzirik, Iparraldeko taldeekin jokatzeak experientzi bikaina dela argi geratu da beste batean ere. Torneo horretan parte hartu zuten talde batzuek honako hauek dira: Donibane Lohitzune, Biarritz, Hendaya, Donapaleu, Capbreton, Urrugne-Ascain, Zarautz, Ordizi, e.a.

Hemen argazki batzuk.

https://plus.google.com/u/0/photos/107634327314199238207/albums/6142123787733897729
Hurrengo jardunaldia, Maiatzeko 2. asteburuan ARABA CUP  torneoan hartuko dute parte Gasteizen.

2015/04/25

S18 Taldea Euskal Ligako Txapelduna

https://plus.google.com/photos/103312586795016037555/albums/6141665357122108257?banner=pwa
S16 eta S18ko taldeek gaur jokatu dituzte Landaren Euskal Ligako azken faseko azkeneko partiduak Bera-Beraren aurka.
S16ko taldeak galdu arren partidu ona jokatu du; 14-17.

Olatz Arkaren agurra izan da talde honetan azkeneko aldiz jokatu baitu. Datorren urtean emakumezkoen taldean arituko da.

S18 taldeak errez lortu du garaipena 50-10.Hori horrela, datorren aste buruan Estatuko txapelketa jokatzera joango da Valentziara.

ARGAZKIAK IKUSTEKO HEMEN

18 urte azpikoen partiduko bideoa:

2015/04/19

(sub18) Hernani 26 - Getxo 10 (18-04-2015) 2.fasea. Euskadiko Txapelketa

HERNANI CRE -GETXO

Gaurko hiru partiduen bideoak ikusgai daude.

SUB 16
Taldeak betiko bi aurrelaririk gabe jokatu du ( hauek s18ko taldean parte hartu dutelako ) eta ezin izan dio aurre egin Getxoko talde sendo ta indartsuari.

 SUB 18
Euskadiko txapelduna izateko bidean, talde honek gaur erasoko bonusa lortu eta 15 puntu baina gehiagoko aldearekin irabazi beharra zeukan. Partidu zaila izan da. Getxo aurkari gogorra baita. Hala ere, azkenean 26-10 eko emaitza lortu dute. Datorren astean Bera-Bera taldeari irabaziz gero, Euskal Ligako txapeldunak izango dira. Hori horrela, Estatuko txapelketan parte hartzeko aukera izango du taldeak.

NESKAK 
Sekulako euri jasa eta kazakabarra bota ondoren, Landareko zelaian jokatzeko nahiko lan izan dute. Hala ere, 17-17 ko berdinketarekin amaitu da partidua.

2015/04/12

Hernani - La Unica

Landaren bi partidu jokatu dituzte : SUB14 B eta SUB 16 taldeak. Biek garaipena lortu dute.

https://plus.google.com/photos/103312586795016037555/albums/6136890577509716081?banner=pwa
https://plus.google.com/photos/103312586795016037555/albums/6136890577509716081?banner=pwahttps://plus.google.com/photos/103312586795016037555/albums/6136890577509716081?banner=pwa
 
SUB 14 B HERNANI 35-7 LA UNICA
Gipuzkoa konsolazio ligako bostgarren jardunaldia.
Gaurko partidoaren ondoren beste jardunaldi bat gelditzen zaie Hernaniarrei hau Rioja taldearen aurka izango da eta bertako emaitza dena dela ere Hernaniarrak liga horretako lehenego postua ziurtatua dute beste bost partidoak irabazi egin baituzte.
 Argazki gehiago HEMEN.
SUB 16 HERNANI 33-5 LA UNICA
Euskal Txapelketako 2.Faseko 4. jardunaldia

2015/04/10

Asteburukoak

Data
Maila/ Categoria
Non
Ordua
Taldeak / Equipos
Emaitza
2015/04/12
Igandea
Infantil (sub14 A)
Gipuzkoako Txapelketako 2. faseko 8. jardunaldia
Landare 10:00 Hernani CRE – BERA BERA RT, 24-7
2015/04/12
Igandea
Infantil (sub14 B)
Gipuzkoako Txapelketako 2. faseko 5. jardunaldia
Landare 10:00 Hernani CRE – LA UNICA RT B 35-7
2015/04/11
larunbata
Infantil Federatua (sub16)
Euskal Txapelketako 2. faseko 4. jardunaldia
Landare 11:00 Hernani CRE – LA UNICA RT 33-5
2015/04/11
larunbata
Kadete Federatua (sub18)
Euskal Txapelketako 2. faseko 4. jardunaldia
Landare 11:30 Hernani CRE – ORDIZIA RE 33-12
2015/04/12
Igandea
Senior A
Ohorezko Mailako 20. jardunaldia
IRC SAN ROMAN (SANTANDER). 12;00 BATHCO INDEPENDIENTE SANTANDER – Hernani CRE 46-31

2015/04/05

Sub12 koak IRUNEN


Argazki gehiago HEMEN