2015/03/30

Aste Buruko emaitzak


2015/03/23

2015/03/22

Sub12 taldea Pardo torneoan laugarrenak

Atzo Larunbata, sub-12 taldekoek, Hendaian, Pardo torneoa jokatu zuten eta emaitza bikaina lortu ere. 32 taldeak parte hartu zuten torneoan eta hernaniarrak 4.ak sailkatu ziren. Ordizi, Bera Bera, Gaztedi, Getxo eta Bilbo hego Euskal Herritik, Cisneros Estatutik, Hendaia, Urrugne, Cambo, Biarritz Olimpique, Aviron Bayonneis Ipar Euskal Herritik eta Frantzia Estatuko talde desberdin, Orthez, e.a besteak beste.
Goizeko sailkatze  txanda bikaina egin ondoren arratsaldean Bardos taldea eliminatu zuten Hernaniarrek eta semifinaletan Hendaia taldearen aurka galdu zuten Hernaniarrak; hain zuzen Torneoko txapeldunaren aurka. Hirugarren eta laugarren postuetako lehia Mougerre taldearen aurka izan zen eta Ipar Euskal Herrikoak hernaniarrak baino gehiago izan ziren.
Hendaian jokatu zuten txapelketarekin arro egon daitezke Hernaniarrak, txapelketa bikaiña egin zuten eta, sailkapenetik aparte esperientzi bikaina horren maila handiko taldeen kontra jolastea eta ikastea.
 Argakiak ikusteko HEMEN

2015/03/16

Sub 14 taldea Valladoliden

Lehenengo mahilako taldeak Valladoliden partida jokatzen zuela aprobetxatuz Sub-14B taldeak ere irteera egin du asteburuan Valladoliden VRAC taldearen aurka lagunarteko partidak jolasteko. Aste buru ona izan da beraientzat hiru partida jokatu eta hirurak irabazi zituzten eta. 

Argazkiak ikusi eta eskuratzeko HEMEN

2015/03/09

EUSKAL LIGA 1.Faseko Sailkapena:Sub 16, Sub 18 taldeak

Maila horietako Hernaniko bi taldeak sailkatu dira hurrengo fasea jokatzeko.
Aurreneko sailkatuak joan-etorriko partidak jokatuko dituzte. Lehenegoa geratzen den taldea Estatuko txapelketara joateko aukera izango du.

2015/03/08

Hernaniko taldeak Errioxan

Atzo arratsaldean Hernaniko Sub-14 B taldeak eta Senior Txinpartak Logroñoko Larderoko  zelaian jokatu zituzten rugby partidak La Rioja taldearen aurka.
Sub 14 B taldeak partida gogorra jokatu eta gero 27-32  irabazi zuten eta horrela Gipuzkoako liga honetan jokatu dituzten hiru partidak irabazi egin dituzte orain arte.
 
Sub 14 B taldearen partidoko argazkiak HEMEN

Txinparta taldeak berriz partidoa galtzen hasi ondoren aurretik jartzea lortu zuten baina azkenean ezin izan zuten garaipena Hernanira ekarri; azkenean, 28-21 galdu zuten partidoa.
Txinparta taldearen partidoko argazki batzuk HEMEN.

Getxo- Hernani SUB16 eta SUB18

Eguraldi txarragatik atzeratutako partiduak larunbata arratsaldean jokatu ziran.
Maila hauetako 1. eta 2. sailkatuak elkarren aurka.
Emaitzak eta 1.Faseko Sailkapena
S16  GETXO 17-14 HERNANI. Hernani 2. sailkatua.
S18  GETXO 15-19 HERNANI. Hernani 1.sailkatua.
Bi taldeen partiduko bideoa ikusgai:

2015/03/07

Aste buruko partidak

Data
Maila/ Categoria
Non
Ordua
Taldeak / Equipos
Emaitza
07/03/2015
sábado
Infantil (sub14)
Gipuzkoako Txapelketako 2. faseko 6. jardunaldia
ALTAMIRA(ORDIZIA) 12:00 Hernani CRE A – ORDIZIA RE A 19-17
07/03/2015
sábado
Infantil (sub14)
Gipuzkoako Txapelketa 2. faseko 3. jardunaldia
IES LA LABORAL (LARDERO) 15:30 RC RIOJA – Hernani CRE B 27-32
07/03/2015
sábado
Infantil Federatua (sub16)
Euskal Txapelketako 8. jardunaldia
FADURA (GETXO) 15:30 GETXO RT – Hernani CRE 17-14
07/03/2015
sábado
Kadete Federatua (sub18)
Euskal Txapelketako 8. jardunaldia
FADURA (GETXO) 16:45 GETXO RT – Hernani CRE 15-19
08/03/2015
domingo
Emakumezkoak
Euskal Txapelketako 9. jardunaldia
GAMARRA (GASTEIZ) 11:00 GAZTEDI RT – Hernani CRE 34-10
07/03/2015
sábado
Senior/TXINPARTA
Euskal Txapelketako 17. jardunaldia
IES LA LABORAL (LARDERO) 16:30 RC RIOJA – Hernani CRE 28-21

2015/03/02

Hernani-La Unica S13 taldeak

Eguraldiagatik atzeratutako partidak jokatu ziren Berokizelaia (Arazuri) zelaian.

Kategori berri bat edo nahasketa bat daukagu elkartean. Sub-12 ko 2. urteko jokalariak eta Sub-14 ko lehenengo urtekoak, Sub 14 ko Gipuzkoako B liga jokatzen ari dira eta atzo Hernanikoek liga hontako 2. partidoa jokatu zuten, lehenengoa aurreko astean Hernanin Irunen aurka Hernaniarrak irabazi egin zuten, eta atzo Iruñako La Unica taldearen aurka 0-12 irabazi zuten. Talde guztiak oso partido ona , polita eta lehiatuak  jokatu ondoren.

 ARGAZKI gehiago HEMEN


2015/03/01

Euskadiko selekzioarekin Durangon

Euskadiko S21 Valenciaren aurka eta S18 eta S16 taldeak Gaztela-Leonen aurka irabazi egin dute Durangon.





S16taldearen argazki bilduma