2014/07/28

Bi hernaniar Irlandan

Munster taldearekin (Cork herrian) entrenatzera eta, bide batez inglesa ikastera joan dira bi hernaniarrak.
Hiru aste pasa ondoren itzuli dira.

2014/07/19

AMAIA ERBINA GAZTEDIAREN JOKO OLINPIKOETARA

Hernani CREko nesken taldeko Amaia Erbina jokalaria, estatuko selekzioak deitu du Gaztediaren Joko Olinpikoetan parte hartzeko.
Jokalari ordiziarrak estatuko 18 urtez azpiko zazpiko errugbiko selekzioaren deialdia jaso du , abuztuak 17 eta 20 bitartean Nanjingen (Txina) ospatuko den gaztediaren joku olinpikoetan parte hartzeko. Zazpiko errugbia estrainekoz izango da Rion 2016an ospatuko diren joko olinpikoetan , aurretik Nanjingeko esperientzia izango badu ere. Selekzioaren konzentrazioa abuztuaren 5ean hasiko da madrilen eta Euskal Herriko ordezkari bakarra izango da goierritarra.
Merezitako saria, oso gazte zelarik Ordizian errugbian jokatzen hasi eta egun gurean diharduen jokalari gazte eta bikain honentzat.
Zorionak Amaia!!